Espainiako Estatuko auzo okupaturik handiena Gasteizko aldirietan dago. Bi urte eta erdi dira ikasle batzuek Errekaleor auzoa biziberritzeari ekin ziotela. Egun 100 laguni baino gehiagori aterpe eta bizipoza ematen dizkio. Desindustrializazioak eta gentrifikazioak ghetto bilakatutako langile auzoan, egun auzolana eta autogestioa sumatzen dira bizitzaren esparru guztietan. Gasteizko Udal Gobernuak dio hor ezin dela bizi, baina Errekaleorreko bizilagunek erakusten jarraitu nahi dute, espazio publikoa berreskuratuz bestelako bizi-eredua sortzea posible dela.
Argazkia: Raul Choren (DosPorDos)