Ekainaren 24an, ehunka pertsona saiatu ziren Maroko eta Melilla arteko muga artifiziala zeharkatzen. Europan azken aldian gertatu den tragediarik handiena bilakatu zen: gutxienez 23 hildako, 70 desagertu, eta Guardia Zibilak (Marokoko poliziekin elkarlanean) 470 pertsona berehala kanporatu zituen. Egunotan, beste ikerketa batek erakutsi du gutxienez pertsona bat, Aziz Yakoub, Espainiako jurisprudentziaren menpeko lurretan hil zela, eta Poliziak laguntza ukatu zietela behar zutenei. “Legalitatea errespetatuz egin zen guztia”, dio Fernando Marlaska Barne ministro bilbotarrak. Bera bezalako epaileek milaka euskal herritarri egindako torturak ukatzeko darabilten patxada ziniko berarekin.
Argazkia: Sudanetik Espainiako Estaturaino heldu zen pertsona bat, tragedia gertatu ondorengo egunean, Melillako migratzaileentzako atxikitze zentroan. F. Senna / AFP
Testua: Axier Lopez