Enegarrenez

Kubak 64 urtez etenik gabe pairatzen duen legez kanpoko blokeoan eta zigor kolektiboan gehiago sakontzeko agindu zuen Trumpek abenduan. Ordutik krisi humanitarioan dira kubatarrak. Itzalaldiak, ura, Internet eta telefonia mozketak, ia ez dago garraio publikorik, zerbitzuak murriztu behar izan dituzte, baita lanaldiak eta unibertsitateko klaseak ere… Inflazioak jota eta aurrekaririk gabeko gazteen exodo betean, Iraultzaren garaipenaz geroztik izandako eraldaketa sakonenetakoa sustatu du gobernuak: kapital pribatua liberalizatu eta ekonomia deszentralizatzeko asmoa duten 176 erreformarekin. Bide korapilatsua da, kontraesanez josita, baina Kubako Iraultzaren historia, batez ere, erresistentzia eta sormena da. Enegarren asfixia inperialaren aurrean, oraingoan ere eutsiko al diote?

Argazkia: Y. Lage – Getty Images
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.