“Kolonoen indarkeria inoiz ez bezalakoa da”. Ekialde Erdiko Bake Prozesurako NBEko koordinatzaile bereziaren alboko Ramiz Alakbaroven hitzak dira, NBEko Segurtasun Kontseiluaren azken bileran. Hitza hitz eta kaka putz. Nazioarteko komunitatearen organo gorenak ohiko eraginkortasunik ezarekin erantzun zuen, beste behin ere. Horren jakitun, Israelgo enbaxadoreak berretsi zuen lur gehiago okupatzen jarraituko dutela, “bere herriak eskubide biblikoak, historikoak eta legalak dituelako”. Urteak aurrera doaz, genozidioak bezalaxe –Zisjordaniaren kasuan, su motelean–, eta inoiz ez bezalakoaren aurrean ohikoa dugu: faxismoa libre.
Argazkia: Kolono israeldar baten erasoa ekintzaile judu baten aurka Jannatah herrian, Jerusalem hegoaldean. Dozenaka lagun Zisjordaniako familia palestinarrak laguntzen ari dira kolonoen erasoetatik defendatzeko. Ilia Yefimov – AP
Testua: Axier Lopez


