Bere burua progresista gisa saltzen duen Macronen Gobernuak Frantziara bizimodu hobe baten bila doazen pertsonen aurkako legea gogortu nahi du. Migratzaileen atxilotze epeak luzatu eta asilo eskaerak aztertzeko tarteak murriztu nahi ditu, besteak beste. Europan, ezker eskuin, orokortzen ari den gaitza. Horretarako sortu zituzten atxikitze zentroak. Teorian, asilo eskaerak aztertu bitartean pertsonak jasotzeko zentro publikoak dira. Baina egun, praktikan, kartzelak dira. Hendaian ezkutuko espetxe horietako baten irekiera eragotzi dute lagun ugarik Bizi! Mugimenduaren eskutik. Irudian: Bizi!ko hainbat kide José Bové europarlamentariarekin batera, Frantziako Poliziak zentroan ezarritako lerroaren aurrean.
Argazkia: Gari Garaialde (Bostok Photo)
Testua: Axier Lopez