Atzo greba orokorra, eta gaur?

Axier Lopez
0

Pikete eta manifestazio artean, eguneko kronikari nola heldu pentsatzen aritu nintzen komertzio txiki eta supermekatu itxi eta irekien zifretan galdu barik. Aurreko greba orokorra oso presente zen egunean zehar Barakaldon bildu ginenon artean. Déjà vu‎ txikiez ingururatuta eman genuen goizeko zazpietako piketeekin batera hasitako eguna. Grebaren planteamendu bera, okerrera nabarmen jo duen egoerari aurre egiteko. Beraz, egunean gertatutakoari baino aurrera begira jartzea erabaki nuen, egunotan gizartean zein ezkerreko mugimenduen artean diren bi eztabaidaren haritik tira egiteko. Batetik, greba orokorraren gaur egungo erakingortasuna eta, bestetik, eskubideen aurkako kapitalismoaren erasoaldi honi aurre egiteko, greban oinarritutako sindikatuen bidearekin ea nahikoa ote den. Horretarako, Barakaldoko sindikatu, alderdi politiko eta zenbait gizarte eragileri bi galdera hauek luzatu dizkiet. Eta egia esan, orokorrean, bat etorri dira grebaren eraginkortasunari zein aurrera begira borroka esparruak zabaldu beharrari dagokienez.
Herri mugimenduarekin batera lan egiten duen Herrikolore komunikabide herritarreko kide Fontso Cantera eta Gorka Garcia, Berriotxoak bazterketaren aurkako eta eskubide sozialen aldeko taldeko kidea.
Bi gazte. Periko Solabarria ezkerreko militante abertzale agortezina eta Aritza Munarriz Barakaldoko Ernai gazte erakusndeko kidea.
Komunikabideetan sindikatu handiek bezainbesteko presentzia ez duten hiru sindikatu: ESK (Igor Mera), CGT (David Gonzalez) eta CNT (Mikel).
Sortuko kide Iker Casanova, LABen eskutik Barakaldora greba orokorra bizitzera etorri zen Paco Gonzalez Intersindical sindikatuko kidea eta Barakaldoko emakume gazteen Iretargi taldeko kide Iraide Kareaga.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA