Alemaniako Pegidako xenofoboen aurkako 'trolleoa'

Axier Lopez
0

Alemaniako Nurenberg hirian mugimendu antifaxistako bi kidek egindako ekintza zuzena asko zabaltzen ari da sarean. Pegida, Mendebaldearen Islamizazioaren Aurkako Europar Patriotikoaken mugimendu xenofoboa kalean “argudiorik gabe” uztea lortu dute.
Javier Marotoren eskola berekoak Pegida izeneko mugimenduan antolatuta daude Alemanian. Krisi ekonomiko eta politikoaren itzalean, Islamofobiaren mamua astinduz oso denbora gutxian oihartzun eta zabalpen handia  izan du Alemanian. Eta horrek xenofobiaren eta arrazakeriaren aurkako mugimenduen eta talde antifaxisten jo-puntu bilakatu ditu.  Testuinguru horretan kokatu behar dugu bi ekintzaile antifaxisten ekimena. Ekainaren 25ean Nurenberg hirian Pegidak deitutako manifestazioaren pankarta ostea lortu dute. Bi ekintzaileak atxilotu ditu Alemaniako poliziak, ondorengo albisteetan baieztatu dutenez. Halere, pankarta lapurketaren ukitu umoretsuak ekimenak ordu gutxian hedapen handia izatea lortu du. Ziur ez dela ikusiko dugun azken “pankarta lapurketa” izango.
Manifestazioa normaltasunez (pankarta eta guzti) amaitu ahal izan zuten, baina amaierako ekitaldia antifaxisten txistu eta oihu artean egin behar izan zuten:

Pegidako manifestariek etxerako buelta ere ez zuten samurra izan, ikus Pegidakoek sarera igotako metroko irudi hauek:

Nurenberg
Faxismoaren aurkako hiri sinbolikoa da. Han egin ziren faxismo antolatuaren aurkako epaiketa nagusiak. Alemaniako naziekin lotutako 611 pertsona akusatu zituzten. Tartean, nazionalsozialimoan pisu handia izan zutenak, Joseph Goebbels propaganda ministroa kasu. Bera ez zuten epaitzerik izan, epaiketa hasi aurretik bere buruaz beste egin zuen. Egun historia errepikatzen dela dirudi. Izan ere, Alemania osoan mugimendu nazien zein aurkako talde anfixisten presentzia handia da Alemaniako zonalde horretan.

Adolf Hitlerrez ‘mozorrotzeagatik’ dimitu behar izan zuen Pegidako eledun ohi Lutz Bachmann-ek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA