Israelgo polizia infiltratuak istilu sortzaile Palestinan

3 lagun zuritu dituzte –horietako bat oso larri– kalez jantzitako Israelgo Segurtasun indarretako hainbat kidek. Armadari aurre egiten ari zaion palestinar talde batean infiltratu ostean, manifestarien kontra tiro egin zuten. Asteazkenean argitaratutako bideoak agerian utzi du Israelgo armadaren eta poliziaren demaseko indarkeria. Segi irakurtzen

Indarkeriak ez du etenik: 13 urteko palestinarra tiroz hil dute

Azken 24 orduetan Israelgo indarrek hil duten bigarren gaztea da Abdel Rahman Obeidallah. Betleemgo Aida errefuxiatu eremutik gertu, inguruan manifestari eta polizien arteko istiluak gertatzen ari zirela, Israelgo Poliziak lepoan jotako tiro batek hil du 13 urteko palestinarra. Segi irakurtzen

Fadi Alloun, poliziak odol hotzean hil duen azken gazte palestinarra

19 urteko gazte palestinarra Israelgo poliziak hiltzen duen unearen irudiak dira, Jerusalemgo biztanle batek sarera igotakoak. Kolono bat labainkatu izanaren susmoa zeukatelakoan, Israelgo poliziak igande goizaldean, urriaren 4an, tiroz hil du Alloun. Artikulu hau idazten ari garen unean, Alloun eta kolonoaren hilketaren arteko loturarik erakusten duen frogarik ez da azaldu. Segi irakurtzen

Israelen okupazioaren gainetik salto

Harresiak, mugak lurrean zein itsasoan, checkpointak, juduen koloniak… Palestinan egon den orok badaki leku batetik bestera mugitzea zein nekeza den. Egoera horren aurrean, oztopo fisikoak gainditzeko erresistentzia kirolarekin lotu dute hainbat gazte palestinarrek. Segi irakurtzen

Gazako sarraskia urtebeteren ostean

Israelgo historia odoltsuan bere leku propioa eskuratu du uztailaren 8ak. Orain dela urtebete, ehunka tona lehergai erortzen hasi ziren munduko kartzelarik handienean. Mendebaldeko “gobernu demokratikoen” aterpean, inpunitatearen aparretan goxo, Israelek Gaza suntsitu zuen, beste behin ere.
Segi irakurtzen

Espainiako Estatuko "Guantanamoak" itxi

Asteburuan mobilizazioak izan dira Espainiako Estatuan Atzerritarrak Barneratzeko Zentroak (CIE) behin betiko ixtea eskatzeko. Paperak ez edukitzeagatik legez kanpoko egoeran dauden etorkinak atxilotzeko zentroak dira CIEak. Ugariak dira giza eskubide urraketen salaketak, eta askok “arrazakeria instituzionalaren” erakusgarri gisa definitu dituzte zentroak. Segi irakurtzen

Espainiako Estatuan eskuina agintetik kanporatzeko aukerak grafikotan

Azken hauteskundeek Hego Euskal Herriko mapa politikoa aldatu dute, baina gurea ez da izan irauli den egoera bakarra. Urte luzez Espainiako Estatuan PPren menpe egondako hiri eta erkidego esanguratsuetan gobernu aldaketa emateko aukerak ireki dira. Madrilgo Diagonal egunkariaren azken zenbakian panorama politiko berria bildu dute, eta guk haren laburpen grafikoa ekarri dugu. Segi irakurtzen

Politikarien eta herritarren arteko amildegi ekonomikoa

Teoriak dio politikariak herritarron interesen alde egiteko aukeratuak izaten direla, baina errealitateak dio gure zerbitzura baino gure lepotik ondo baino hobeto bizi direla. Politikariaren eta herritarren batazbesteko diru-sarreren artean arrakala handia egotea onargarria al da sistema demokratikoetan?
Segi irakurtzen

Ukrainako gerraren gordina

Gure etxeko sofaren epelak eraginda agian, harrituta ikusten dugu XXI mendean, Europak mundu osora gerrak exportatzen jarraitzeaz gain, etxaldean ere sua piztu izana. ‘Gure’ azken gerra gordintasun osoz erakutsi du Max Avdeevek BuzzFeed News-entzat egindako argazkietan. Segi irakurtzen

2014 urtearen amaiera Palestinan, argazkitan

Urte amaiera berezia izaten da munduko txoko guztietan. Baina gatazka armatua, okupazioa eta apartheidaren ondorioak egunero bizi duenarentzat oraindik bereziago egiten da urte aldaketa. Hurrengoa hobetuko den itxaropenagatik, akaso. Segi irakurtzen