Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria ez omen da oraindik guztiz osatu joan den astean ETBn jasan zuen zortzi eskuko masajeaz. “Zer nahi duzue, holako gauzek beti uzten naute apur bat minduta, klabikula aldean eta…”, esan du txioak idazten dizkionak. Bestalde, Urkulluren saihets artean kili-kili egiten ibili ziren lau kazetariak EAJtik hurbilxkoak ez ote diren iradoki duten kritika bidegabeak ukatu ditu ETBk: “Pluraltasuna bermatzen saiatu gara, horregatik lau ekarri ditugu bakarra beharrean”. Masajearekin batera egindako galderen zorroztasunak zeresan ugari sortu du, baita nazioartean ikusmina piztu ere. CIAko telefono guztiak dantzan jarri ziren Urkulluk gau hartan Gasteizen lo egingo zuela eta laster aitita izango zela esan zuenean. Diotenez, lanak izan zituzten Obama botoi gorria ez zapaltzeaz konbentzitzeko.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: