Maitasunari Pasioa du izena Eñaut Elorrietaren Su Ta Gar talde jebixaren disko berriak, gu bezala haiek ere zahartzen ari direla erakutsiko duena. Basati jaio ziren hortzak estuturiiiiiiiiiiiiiiiiiiik, eta orain kanta “samurragoak, goxoagoak, lasaiagoak, intimoagoak” jaso dituzte lan berrian. Ba hori, gaur gaurkoz, grupiak saltoka jartzeko gai den tximaluze bakarra Madrilgo telebistetan  agertzen den politikari orojakilea dela. Asteburuan banatuko dute diskoa Gara egunkariarekin, ETAren agiriak bezala, labetik atera berri.