Hala erakutsi du Baionako Unibertsitateak eta Pierre Oteiza fundazioak elkarlanean egindako ikerketa batek. Bestalde, kezkatuta dago Bertsularien Lagunak elkartea hautagaien izenekin. “Zortziko handiaren osatzeko errima errazegiak suertatuko zaizkie bertsulariei”, azaldu dute prentsara bidalitako agiri baten bidez. “Neurri gogor bat plantan ezarri beharrean gira”, diote  oharrean: “Bozak iragaiten diren arte, gehienez bi hautagairen izenak ahalko dira erabili errima gisa. Gehiago badira, poto bikoitza izanen da”. Erabakiaren berri ematearekin batera, gogora ekarri dute hautagaien izenekin joko asko emango lukeen “con” hitza frantsesa dela eta, hortaz, ezin dela bertsotan erabili gogo handi-handi-handia ematen duen arren. Protestak aurreikusten dira bertsolarien aldetik.