“Seguru berriz pasako direla, niri esan zidaten lekukoa hemen hartuko nuela eta hemen hartuko dut”, adierazi du Eneko Goia Donostiako alkateak apirilaren 13an, Donostiako Bulebarrean, kazetariek galdetu diotenean ea zergatik ez den itzuli bere ohiko zereginetara. Izan ere, Goiak han jarraitzen du apirilaren 4an 20. Korrika Donostiatik pasa eta lekukoa hartzen asmatu ez zuen egunetik. Oraindik ez du petoa kendu eta turistek ematen dizkioten sandwich-ei esker elikatzen da. Donostiako Udaleko iturrien arabera, PSEko Ernesto Gasco arduratzen ari da Goiaren zereginez bien bitartean: “Egia esan, ez da diferentzia handirik nabaritzen”, esplikatu dute.