Frantziako presidenteak urrats bat gehiago eman du politikaren modernizaziorantz: prentsak neurri aurrerakoitzat jo du Macronek iragarritako soldadutzaren berrezarpena. “Herritarrak armak erabiltzen trebatuko dira, hori ona da Macron lideratzen ari den iraultza azken bururaino eramateko”, idatzi du Patrick Tagueule zutabegile komunista ezagunak. Derrigorrezko zerbitzu militar berria ezartzeaz gain, Macronek bere karguaren izena ere aldatuko du: presidente izatetik, Frantziako Herri Errepublika Demokratikoko Lider Gorena izango da aurrerantzean.