Luis Alberto Aranberri Amatiñok zeresana eman du berriz ere. Joan den astean Altsasuko gazteak pare bat hilabetez Guardia Zibilaren kuarteletan sartuko lituzkela esan ondoren, “ez egonean  egoteko, oheak egin, platerrak garbitu eta erratza pasatzeko baino ez”. Gazteek kasurik egiten ez diotela ikusita, eredu izatea erabaki du ETBko zuzendari ohiak: prozesioa egin du Intxaurrondoko kuarteleraino, bizkarra odoletan geratu arte bere burua flajelatuz, “ea behingoz ikasten duzuen nola gizarteratu” oihuka. Eszena ikusi duten Guardia Zibilek aitortu dute, beraiek ez zutela lana  hobeto egingo. Okerrena gero etorri da, nolanahi: prozesioa amaitzean, Amatiñok txaketa kuadratu horrible bat jantzi du. Eta hor bai, espektakulua ikusten ari zirenek min hartu dute begietan.