“Emakume gisa bere askatasuna baliatuz hartu zituen erabakiak” goresteko asmoz, Hondarribiko Alarde baztertzaileak Eva Braun ohorezko kantinera izendatu du. Datorren urteko irailaren 8an egingo diote omenaldia herriko plazan: Braunen argazki-erakusketa bat jarriko du Alarde Fundazioak bere egoitzan eta ondoren liburu feminista batzuk erreko dituzte, “tradizioaren kontrakoak direlako”. “Sentimendu oso fuerte bat daukagu Eva Braunekin”, azaldu dio Beranduegiri Alarde baztertzaileko kide batek. Ondoren, Exorzista filmeko neska balitz bezala, 360 graduko bira eman dio buruak, listua bota digu aurpegira eta gure argazkilariaren kamera puskatu du, “SATAN DA NIRE JAUNA!” oihukatzen zuen bitartean. Ondo gaude, lasai.