Frantziako Gobernuak Nafarroako mugatik gertu askatu dituen hartz esloveniarrek polemika eragin dute abeltzainen artean. Hasieran agintari politikoen eta azienden jabeen arteko liskarra zena, hiru alderen arteko eztabaida bihurtu da orain, hartz esloveniarretako bat hitz egiteko gai dela jabetu baitira basozainak. “Hasieran ez genion ezer ulertzen, badaezpada urrun samar jartzen ginelako. Baina gutako bat pixka bat hurbildu eta jabetu zen ingelesez mintzatzen zela, aski azentu indartsuarekin, hori bai”. Hartza entzun ahal izan dutenek esplikatu dutenez, Hegel, Marx eta Lacan aipatzen ditu hartz esloveniarrak etengabe eta dagoeneko hura babestera joan diren hiru ekologista begetariano irentsi ditu.