Iruñeko Sanferminak hasi aurretik udalak argitaratu duen ordenantza bati esker, historian lehenbiziko aldiz aniztasun lexikoaren aldeko neurriak hartuko dira Euskal Herriko festarik ezagunenean: “momentiko” hitza esatea debekatu du udal gobernuak eta oposizioko taldeek ere aho batez txalotu dute neurria. “Bazen garaia, hitz horrek izugarri kamustu du gure adierazteko gaitasuna”, esplikatu du Mañueta kaleko bizilagun batek. Udalak isunak jarriko dizkie “momentiko” esaten duten guztiei eta Iruñetik kanpokoei zigor ekonomiko handiagoa ezarriko die, “postureoan ibiltzearen gehigarria” dela-eta. 8.000 triptiko banatuko dituzte Sanferminetara doazenen artean, hitz debekatuaren alternatiba gisa erabiltzeko. “Bai gustura gaudela”, “ondo pasa dugu ba” edo “earki gatxik” bezalako esamoldeak jaso dituzte bertan.