Etxea ordenatzeko aholkuak ematen dituen Netflixeko saioan, udako oporrei buruzko programa berezia egin du txukuntasunaren guru japoniarrak. Edozein bidaia egitean haurrek leku gehiegi okupatzen dutela esplikatu du eta beraz, “behar beharrezkoak” diren haurrak bakarrik eraman behar direla. “Batekin aski bada, zertarako eramango dituzu gehiago?”, azaldu du. Era berean, maletan gehienez liburu bakarra sartzeko ere gomendatu du eta, liburua Fernando Arambururena baldin bada, “zero liburu” dela kopuru egokia azaldu du. Azkenik, bainujantziek okupatzen dutena kontuan izanda, hondartza nudistetara joateko esan die ikus-entzuleei.