Albistea jakina zen Deustuko pilota eskolan. “Aurreko astean esan zigun. Praketan kabitu ezinda zegoen. ‘Joxean Tolosa ordezkatuko dut!’ zioen pozarren!”, azaldu digu Punpa Lasterra ertzain buruak. Arkaute eta Deustu artean mugitzen da Iñaki Larrea ‘Ugarteko I’: “Besteen begia non, hantxe jartzen du pilota. Eskuz-burukoan maisu, partiduak galduta ere apustuak irabazten ditu. Galdetzen diogunean ea zein den bere sekretua, ‘Entrar con todo!!’ erantzuten digu”. Mikrofono aurrean ere fenomeno hutsa dela diote haren lankideek, Joxean bera baino are naturalagoa. “Epaitegiko deklarazioak entzutea besterik ez dago, a zer soltura! Aurki ahaztuko ditu ikusleak Eongo gatxik eta gainerako tolosakeriak”.