Asko hobetu dira Gipuzkoako Diputazioaren eta Ehiztarien Federazioaren arteko harremanak irailean azken hauen greba amaitu zenetik. Aste honetan elkarrekin agertu dira prentsaren aurrera, lortu duten akordio berria esplikatzera: Aldundiak postu berriak jarriko dizkie ehiztariei lantokien atarietan eta nahi adina sindikalistari tiro egiteko baimena izango dute datozen lau hilabeteetan. “Helburua sindikalisten populazioa kontrolpean edukitzea da”, esplikatu du Gipuzkoako Diputazioak. “Azkenaldian gehiegi ugaritu da espezie hori eta arriskuan jartzen ari da geratzen zaizkigun patroi kapitalista apurren biziraupena”. Ehiztarien Federazioaren bozeramaileak ez du ezer ulergarririk esan. “Jiiiihaaaa!” oihukatu du kameren aurrean eta airera tiroak botatzen hasi da superpuestarekin.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: