EAErako estatutu berriaren eztabaidaren ondorioz, pixka bat apaldu egingo da EAJk eta EH Bilduk adostu zutena. Erabakitzeko eskubidearekin zer gertatuko den ikusteko dago –alegia, ikusteko dago nola esplikatzen duten azkenean ez dutela sartuko–, baina aste honetan beste kontu batek harrapatu du mundu guztia ezustean: kalkulagailuak pixka bat astindu ondoren, Legebiltzarreko kontu hartzaileek azaldu dute ezinezkoa izango dela estatutuaren bidez munduko gosearekin amaitzea. “Penatuta egin gaude puntu hori estatus egin berritik kendu egin behar dugulako”, adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak. Arnaldo Otegik berriz, EH Bilduren izenean ahapeka EAJ kritikatu ondoren, eskua luzatu die jeltzaleei “gosea kentzeko ez bada, gutxienez tripa pixka bat engainatzeko”. PSEtik Idoia Mendiak adierazi du “munduko gosea euskal hiritarron gosea ere” badela, “beraz gure dietak ziurtatzea da lehentasuna”. Elkarrekin Podemoseko Lander Martinezek Pablo Iglesiasen deiaren zain jarraitzen du adierazpenak egiteko –okupatuta omen dabil bizepresidentzia asaltoz hartzen– eta PPtik Borja Semperrek adierazi du Donostia oso polit dagoela orain jarri dituzten argitxo horiekin.