Barakaldoko Megaparken urteko pagotxa aurkitu du aste honetan Andoni Ortuzar EAJko presidenteak: EAEko Podemos erdi prezioan zegoen Decathloneko apal batean eta bi aldiz pentsatu gabe eraman du etxera. “Mendiko bota batzuk behar nebazan urtean behin Bizkargira igotzen naizelako. Hau sorpresa Lander Martinez ikusi dudanean, enpaketatuta eta %50eko deskontuarekin”, adierazi du buruzagi jeltzaleak. Ortuzarren esanetan, kalitate-prezio erlazio oneko produktua da Podemos, aurrekontuak onartzean ikusi den moduan. “Prest nengoen datorren urtean gehiago pagatzeko ere, baina txollo hau tokatu zait”. Bestalde, EAJko buruak aurreratu du eskuratu berri duen paketearen unboxinga egingo duela Youtuben, oraindik Podemos erosi ala ez zalantzan dauden alkate eta diputazioetako ordezkarien dudak uxatzeko.