Zazpi urteko ibilbidearen ondoren Aitzina! gazte erakundeak desegitea erabaki du, baina denbora honetan ikasitakoa herritarren esku utzi nahi izan dute aurretik. “Hegoaldeko abertzaleek abiatutako bidetik, herriko etxeetan eta elkargoan burutuko dugu borroka orain, kalean ez baita nehor ibiltzen”, azaldu du Aitzinak Instagram bidez. Borroka molde berri horri lotzeko, tutorial bat jarri du gazte erakundeak Youtuben, auzapez abertzale izatera iristeko hamar aholku emanez. Lehenbizikoa, “Nola izan gazte inork nabaritu gabe”, Ziburuko auzapezaren masterclass bat da eta ondorengo bederatzi urratsetan berriz, Jean-René Etxegarai eskuineko frantximent bat dela ez esateko trikimailu diskurtsiboak azaldu dituzte.