Euskaraldiaren osteko zigarroa erretzen duzuen bitartean, entzun aste honetako Beranduegi podcasta. Oraingoan, nazioartetik iritsi zaigu notizia: Namibiako Hitlerrek bere auzoko hauteskundeak irabazi ditu, baina lasai, ez du mundua kontrolatzeko intentziorik. Eta eskerrak, gu biharamunarekin harrapatu baikaitu Euskaraldia eta Durangoko Azoka pasa berritan.

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.