Alderdi ultraeskuindarrek haizatutako notizia faltsuak komiki xenofobo bihurtuta publikatzen hasi zen TMEO aldizkarian, “betoa” jarri zioten arte podemita, separatista eta immigranteez barre egiteagatik, El Chorreok azaldu zuenez. Euskara eta ikastola-pistolekin hasi zen eta Olentzero ahobizi-terrorista irudikatu berri du. Olentzero eta bere azafataren hutsunea betetzeko, Oruek berak banatuko dizkie erregaluak Gasteizko Zabalgunea, Lovaina, Mendizorrotza eta San Martin auzoetan kristauera batuan hala eskatu duten umeei. Opari bera jasoko dute guztiek, “inor ez dadin baztertua sentitu”: Orueren eskuin barrabileko ile mototx bat hori eta gorriz tindatua, eta Martin Fizen argazki bat.