“Gaur goizean hil da Hannibal Lecter doktorea, puntako sukaldari, humanista eta beganoen aurkako borrokaren erreferentea”, ireki du eguerdiko albistegia ETBk. “Hogeita bost Michelin izarren jabe, COVID-19ak jota hil da bere plateretan giza-gibel eta babarrun, burmuin eta oilasko, intxaur eta onddo nahasten zituen ekintzailea”. Txorieneko kuartelean omenaldi hunkigarria egin diote “euskal sukaldaritza beste dimentsio batera eraman zuen gizonari”. Nor talde antiespezistak ordea, sukaldaritza ulertzeko zuen modua gogor kritikatu du. Fiskaltzak adierazi du akzio legalak abiatuko dituztela haren figura iraindu duten guztien kontra. Bestalde, polemikaren aurrean Teleberriko aurkezle eta animatzaile Afrika Baetak adierazi du asko gustatzen zaiola Bruce Springsteen.