Aurten Korrika egingo ez dela eta, Oiartzungo koadrila bat autokarabanan osatzen ari da balizko ibilbidea, hasi Barkoxen eta Trebiñura arte. Hogeita bost lagun dira bidean doazenak, bakoitza bere autokarabanarekin, askatasuna –eta euskara, noski– maite duten euskaldun zintzoen modura. Halaxe azaldu digu haietako batek: “Hasiera batean ibilbide osoa korrika egitea zen gure asmoa, baina hori jada ez da nahikoa euskalduna, eta horregatik autokarabanak, gureago direlako, eta bozgorailuak-eta eramateko egokiagoak direlako. Mugak gehiago irekitzeko zain gaude, aldarrikapena nazioartera ere zabaltzeko: Piriak, Alpeak, Andaluziako kostaldea… euskarak bereziki bultzada behar duen lekuetan hasita. Ez diezaiogun oztoporik jarri euskarari”.