“Bueno, bueno, bueno, ez daitezela hainbeste kexatu e!”, adierazi du Nerea Rodriguez ETB1eko “Eztabaidan” saioko tertulistoak, Azpeitiko kale-zurruta zapuztu eta gazteak pixkat jipoitu zituzten ertzainez hizketan: “Esaten dute kriminalizatu ditugula. Ume negartiak izan dira pixka bat nire ustez. Ertzainek hobe lukete gutxiago hitz egin eta gimnasiora gehiagotan joan. Demokrazia proportzionalki banatzeko eskubidea aldarrikatu dute eta barkatu, baina ez. Esan nahi det, urtebete baino ez dute pasa borrakadak ematen, matrail-hezurrak apurtzen, sindikalista eta langileei greba egitea zer den irakasten eta jada kexaka? Aizuosea, barkatu, urte bat bakarrik galdu duzu. Ikusi ditugu, irudiak, ikusi ditugu bideoak, eta zein bigun kargatzen ari diren. Eta barkatu, Azpeitian trafikoko ertzain odolgabeak tartean zeuden. Niretzat hori argi dago. Non zeuden ESANeko kideak?! Eta horrek ez du kentzen ba… ui, itxoin, dei bat… Sí? Hola cari, bai, mañana a las 18:00 en Mujombres&Viceversa”.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: