Ez dakigu faltan bota ote gaituzuen edo ez, baina gu itzuli egin gara eta gogotsu gainera. Sintonia berria dugu, baina gainontzean betikoak betikoaz hizketan. Iraultza Txikien akanpadaren monografikoa da oraingoa, Kevin gure korrespontsalaren eskutik: kanpineko proletargoaren eta furgesiaren arteko gatazka, antiespezismoa, eta nola ez, poligoneo iraultzailea.

Ikasturtea hasi besterik ez da egin, gaurtik aurrera bi astean behin, ostegunetan izango duzue Beranduegi podcasta ARGIAren webgunean.

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena 

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.