“Coca-cola, McDonalds, Dominos Pizza, The A Team, Baywatch, Batman, Halloween, Black Friday, Cyber Monday, Volkswagen California, Nagusi Intelligence Center, lehenengo ostiatu eta gero galdetu egiten duen Polizia, Fermin Muguruza eta gainerako herritar afroamerikarren aurkako politika sozialak… eta, azkenean, behar bezalako tiroketa bat unibertsitatean; urteotan bultzatu dugun eredua ari da fruituak ematen”, azaldu dute, pozarren, Eusko Jaurlaritzatik. “Literatura maite duen eskopeteroak munduko mapan kokatuko du Euskadi, AEBen pare. Pozik agertu da Confebask ere, armagintzari bultzadatxoa emateaz gain, lanpostu ugari sortuko dituelako, “erasotzailearen figurarekin Vocentok merkaturatu nahi dituen kamisetak, motxilak, 3D figurak, eskopeta formako tupperware-ak eta armak erosteko gida-liburua fabrikatzeko jende mordoa beharko delako”.