Euskal herriak galdu duen espazioa berreskuratzea du helburu ‘Guk geurea!’ pasaporteak. “Kalea berreskuratu nahi dugu”, azaldu digu herritarren plataforma sustatzailearen Habib Irus-ek. “Kalea diogunean, esan nahi dugu tabernak, jatetxeak, zinema aretoak, antzokiak, museoak, kiroldegiak, gimnasioak, elizak, ospitaleak, mintzodromoak… barne-espazio guztiak oro har. Bai, bai, hizkuntzarena puntu inportantea da. Gure pasaportea euskara hutsean egongo da eta, bestalde, QRak dioena berresteko ez da NAN erakutsi beharko, ENA edo EHNA baizik, burujabetzara bidean urrats bat gehiago egiteko. Hemen kristo guztiak debekatzen ditu hau eta beste, gu euskaldunok ere, Europako naziorik zaharrenean, gure hizkuntzan debekuak jasotzeko eskubide unibertsala daukagu eta hori borrokatzera goaz!”.