EHZra musutruk joan nahi? Ba parte hartu ‘Beranduegi’ zozketan eta agian lortuko dituzu. EHZ festibalerako hiru egunetarako bi sarrera bikoitz zozketatuko ditugu, galdera hiper-original hau erantzuten duzuen milaka lagunen artean: Zer gehituko eta kenduko zeniokete EHZri?

Erantzunak audioan grabatu behar dituzue, eta 669362982 telefonora bidali, ekainaren 23a baino lehen, zuen izen-abizenak eta herria aipatuz.

Epaimahaiak baloratuko ditu erantzunen originaltasuna, umore punttua, prosa bizia… Baina bada faktore bat puxtarri mordoxka emango duena: erantzunak norberaren euskalkitik geroz eta gehiago urruntzen den euskalkian ematea (kilometrikoki edo/eta espiritualki).

Xiberütar üskaraz mintzatzekotan, faborez, Kevin manexak azken podcastean baino naturalago egin ezazue.

Zorte on Euskal Erdiaren gudariok!