EHZ festibalerako hiru egunetarako bi sarrera bikoitz banatu ditugu Beranduegi podkastaren entzuleen artean. Baina ez da zozketa arrunta izan, entzuleek honako galdera hau erantzun behar izan dute audio mezu bidez: Zer gehituko eta kenduko zeniokete EHZri? Eta erantzunak norberaren euskalkitik ahalik eta gehien urruntzen den euskalkian ematea (kilometrikoki edo/eta espiritualki) baloratu du epaimahaiak.

Jasotako mezuen artean, Zumaiako Maddik ondarrutarrez bidalitakoa –ondo ulertu badugu, behintzat– eta Legazpiko Malenen lapurtera eta zubereraren arteko fusio ahalegina hautatu ditu epaimahaiak. Ekarpen txukunak egin dituzte biek: EHZ-n Beranduegiren zuzeneko saio bat eta garagardo `kapitalista-normala’ gehitzea proposatu dute. Kendu nahi lituzketenak, berriz, edalontzi txikiak eta gune nagusiko chill-out bankuak, gaueko iluntasunean arriskutsuak direla iritzita. Datorren asteko Beranduegin entzungo dituzue bien ahotsak.

Eskerrik asko leihaketan parte hartu duzuen guztioi. Hurrengoan ere zuen mezuak jaso nahi ditugu, Beranduegiri zuen ahotsa gehitu nahi diogu eta.