Julian Iantzi, Conquis, Akelarre… ETB2-ren antza hartzen ari gara. Azken finean, gu ere horixe gara, entretenimendu hutsa. Baina gurean ikasi ere egin dezakezu zerbait: zein animaliak egiten duen kaka karratua, Otegi Euskal Herriaren oso alde dagoela eta gure herri maitea dela pailazogintzaren abangoardia.

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.