Ojo, denok! Paga extra dator eta kontrolak perretxikuak bezala ugaritu dira. Zenizeroak eta guzti ari omen dira begiratzen, ea porritorik aurkitzen ote duten. Beraz, gaurko programaren mezua argia da: “Ojo, ojo!”. Gainera Gazte Topagunea gainean dugu, beraz, gaiztotxo ustekoak, adi!

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.