Ekin diogu ikasturteari, eta beti bezain fin, kaka eta turismo kontuak izan ditugu hizpide lehen saioan, Izarren udako anekdotak askorako eman du eta. Hori soilik ez, udako bidaiak errepasatu, turismo moten inguruko irakaspenak eman, hilotzen kriptonizazioa deskubritu eta beste alferrikako kontu asko esan ditugu, beti bezala.

Oharra: Jaten ari bazarete ez entzun saioa, ez dugu gomendatzen!

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.