Lur jota sumatu ditugu M8ko greba feminista prestatzen aritu diren emakumeak*. Deialdia bertan behera utzi behar izan dute, energia guztia xahutu dutelako gizonei esplikatzen egun horretan zer egin behar zuten. “20 egun, 20 egun eman ditut senarrari esaten egun horretan ez duela ezer berezirik egin behar. Umeak gobernatu, emakumezko lankideen egitekoak bete, amona Sintroma hartzera eraman eta kitto”, kontatu digu Femi Ernega Turikan-ek. “Ez agobiatzeko esan ez dit ba potrohandi horrek!”. Mirentxuren senarrak, Zigor Itoartek azaldu digu emaztea dela egoera ulertzen ez duena. “Mutil ezkertiar obrero bati Twitterren leitu diot, bikotekideak esandakoa egitea eskirola izatea litzatekeela, eta hemen inork ez du eskirola izan nahi, ala bai?. Edo denok egiten dugu greba edo inork ez. Hori da feminismoa, ezta? Ez al du guztiok berdinak izatea nahi? Ehmm, ba hori”.
M8aren harira armairutik ateratzen ari diren ar alperren izurriteari aurre egiteko oxido kuprosoarekin fumigatuko dituztela adierazi du Bilgune Feministak.
1 Response
[…] Argia aldizkarian umorea jorratzen duen Beranduegi blogetik. […]