Urtetan zurrumurru bat izan da, konspirazio-teoria ugari zegoen haren inguruan, CIAk zioen ez zela existitzen, baina Kaiser Sose Irunen agertu da gaur, Iñigo Muguruzari azken agurra emateko. “Jendeak pentsatzen du politikariak direla boterea manejatzen dutenak. Hariak finak eta ez dira ikusten, baina ordenagailu aurrean nik ditut mugitzen”, konfirmatu dio Beranduegiri, herrenarena eginez eszenatik desagertu aurretik. Despedidako jaian Pedro Mayok beti lanean jarraitzen duela konfirmatu ahal izan dugu, ahotik botatzen duen keak Antoine nahasita daukala eta ezin dela ska dantzatu negar egin bitartean. Moskuko plazara iristear da Positive Bomb kargamentu berri bat, egoerari buelta emateko: azkenean pozak irabaziko du, iturri guztiz fidagarriek baieztatu digutenez.
PS: Bizitza zein laburra den. Ez adiorik.