Hiri Buruzagian euskarazko bi haur eskola publiko berri irekitzearen inguruan daukan jarrera argitu du, azkenik, Oscar Fresón Rebelde Ahal Duguko bozeramaileak.
Beranduegi: Orduan, bi haur eskola berri bai ala ez?
Oscar Fresón: Gu ez gaude euskaldunon eskubideak bermatzearen kontra. Baina ezta euskara inposatzearen alde ere.
B: Ez duzu erantzun…
OF: Bueno, aber, zer da alde eta zer kontra? Zer da “bai” eta zer “ez”? Guk nahiago dugu “berria” eta “zaharra” esan, “kasta” eta “jendea”. “Agian”, “beharbada” eta “auskalo” dira politika berriaren hitzak.
B: A-ha. Oraindik ez duzue Madrilgo deirik jaso nola jokatu esanez, ezta?
OF: Madril? Aizu, guk hemen erabakitzen dugu, e! Hemengoak gara, e-ra-bat hemengoak! Begira nola kantatzen dudan jotica bat.