Zortzi kilo txerto eta zenbaitzuren azal lodia ezkutatzeko moduko 1.824 maskara zeuden Gurutzetako Ospitale aurreko sasi batzuen artean ezkutatuta. Bakearen Artisauek eman dute armategiaren kokapenaren berri: “Ospitaleko sarrera nagusitik 300 metrotarat edo bestela esanda Gurutzetako Batzokiko sarreratik sei metrotarat”. Diotenez, operazioa aurreikusita zutena baino lehenago egin behar izan dute publiko azken egunotan mugimendu handia atzeman dutelako sasi horien inguruan: Bilboko trapitxero ezagunak, apaizak, politikari batzuk, politikari batzuen lehengusu, osaba, eta soziedadeko lagunak, Bilkoko Ziklista Elkarteko kideak, zenbait vending enpresatako jendea, eta abar. “Ez dago gatazka luzatzeko arrazoirik. Bi aldeak –EAJ eta PNV – kontziente dira eragindako kalteez, eta armak entregatzea erabaki dute bakearen alde”, azpimarratu dute pozik artisauek Baionara bidean autoan Amaia Zubiria topera jarrita.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: