Chill Mafiaren inguruko eztabaidak harrapatu egin gaitu gu ere eta gure aletxoa jarri nahi izan dugu: sozialisten iritzia deskodifikatu, euskalgintza salbatu zela uste zutenak bere lekuan jarri eta metairitziak emanaz. Beti ere, umiltasun iraultzailez, noski.

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.