Familia Bartzelonatik abiatu zen 2012ko irailean, bainujantzi, kubo, pala eta eguzkitako betaurrekoekin, oporren amaiera independentzian pasatzeko asmoz. Bi haurren ametako batek kontatu duenez, umeak “noiz iritsiko gara?” galdezka hasi ziren handik bi urteko Diadatik aurrera, egoera nahiko kargantea sortuz. “Atasko batean gaude, baina laster, laster”, esanez lasaitu zituen beste amak hasieran. 2015eko Diada iritsi zenerako “Via lliure” zioten seinaleekin “jada gertu gaude” ere esatera iritsi ziren. Alabaina, Beranduegiri kontatu diotenez, urtebeteren ondoren “A punt” daudela dioten errepide-seinaleek ez dituzte umeen “asko falta da?” eta “eta orain zenbat falta da?” galderak eten eta, gauza baten eta bestearen artean, gasolina botatzea ahaztu. “Asko sentitzen dugu eragin dugun arazoa. Puntu honetara iritsita, uste dut bueltatzea izango dela onena”, adierazi dute gurasoek. “Independentzia inportantea dela, baina hauek jada unibertsitatean egoteko adina dute”.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: