Askok desagertutzat zuten UPyD ezker-zentro-eskuineko alderdia, baina ez. Oraindik afiliatuta dirauten apurrak asteburuan elkartu, mus partidaren ostean kongresua egin eta lider berria aukeratu dute: Cristiano Brown. “Badakigu hauteskundeetan-eta ez daukagula zereginik, baina behintzat barre pixka bat egin dezagun”, azaldu du Wilson Exposito harreman publikoetarako arduradunak, militantziaren hautuaz galdetu diotenean.
Brown izendatzeko arrazoia ez ei da katxondeo nahia izan, oso denbora laburra izan dutenez asko pentsatu gabe bozkatu dutela baizik. “Kongresua egin dugun igogailuak bost pisu baino ez ditu egiten gorantz; ez da hausnartzeko oso tarte zabala”, azaldu dute alderdikideek, militantziaren hautuaz galdetuta.