“Eskerrak ordu eta erdiko muga jarri duten, nire liburuak zein ederrak diren esan eta esan aritzen zaizkidan irakurle gogaikarri horiek derrigorturik daude gutxiago hitz egitera, gainerako idazleak ere akitu nahi badituzte”, kontatu digu idazle...
Category: Durangoko Azokako fauna
Durangoko Zentro Palentinoak online taberna irekiko du Azokako egunetan
Bere burua berrasmatu behar izan du Zentro Palentinoak ere: online taberna bihurtuko da Azokak iraungo duen egunetan. Data seinalatu horietan lortzen zuen urteko diru-sarreren %90, liburu eta disko pila saldu ondoren patrika bezala muturra...
A-8ko trafikoa normaltasunera itzuli da Toti Martinez de Lezearen sinadura nahi zutenen ilara desegin ondoren
A-8ko trafikoa berriz ere betiko martxan dabil aste honetan, Durangoko Azoka amaitu ondoren. “Bukatu da infernua”, dio Ertzaintzako trafiko unitateko kide batek. Lau egunez auto-pilaketa handiak izan dira Bizkaia eta Gipuzkoa lotzen dituen autopistan,...
“Euskal Herria ez dago salgai” eslogana baztertu dute herri mugimenduek aurtengo Durangoko Azokaren ondoren
Herri mugimendu guztiek ohar bateratua argitaratu dute abenduaren 10ean, Durangoko Azokaren biharamunean, erabaki garrantzitsu baten berri emateko: “Euskal Herria ez dago salgai” eslogana behin betirako alboratuko dute, aurten Landakon saldu den guztia ikusirik. “Bai,...
Toti Martinez de Lezeak liburuak sinatzen jarraitzen du Durangoko Azoka bukatu eta hiru egun geroago
Ilara luzeak espero dira abenduaren 13an ere Landako gunean, milaka herritar Durangora joan direlako Toti Martinez de Lezearen azken liburua egileak berak sinatuta eduki ahal izateko. Durangoko Azoka abenduaren 10ean amaitu zen, argitaletxe guztiek...
Erne!: Durangon erosiko duzun Pirritx eta Porrotxen diskoa ez da aurtengoa, datorren urtekoa baizik
Ezustean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots barre faktoria ospetsuak 2018ko bideoa atera du aurtengo Durangoko Azokarako, 2017koa beharrean. “Ene, hau despistea!”, adierazi du Ekhiñe Katxiporreta pailazo maitagarrien managerrak, hutsegiteaz galdeturikan. “Badakizu, ekoizpen erritmoa oso handia...
Durangoko Azoka: albiriste prexkuak
Balentria ikaragarria!: Emakume batek sei ordu pasa ditu Azokan eta ez du “aspaldiko!” behin ere esan “Iaz handiagoa egin nuen ba: Elkarren saltoki bat bera ere ikusi gabe bueltatu nintzen etxera”, adierazi du. Eusko...