Ilara luzeak espero dira abenduaren 13an ere Landako gunean, milaka herritar Durangora joan direlako Toti Martinez de Lezearen azken liburua egileak berak sinatuta eduki ahal izateko. Durangoko Azoka abenduaren 10ean amaitu zen, argitaletxe guztiek euren trasteak jaso dituzte eta betiko lanetara bueltatu dira, baina idazle arabarraren fan klubak etortzen jarraitzen zuenez, berak han geratzea erabaki du. Beranduegiri aitortu dionez, larunbatetik aurrera liburuak sinatzeko beso mekaniko baten laguntza erabili du: “Jendeak ulertzen du ezin ditudala hainbeste milioi liburu sinatu lesionatu gabe”, azaldu du. Hurrengo urterako liburu berrian lanean ari ote den galdetu diogunean esan digunez, hori ere beso mekanikoak idatziko dio.