Mundua asko aldatuko da 5G teknologia indarrean sartzearekin batera eta adituen ustez, aurretik ezinezkoak ziruditen gauzak posible bihurtuko dira. Besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoan EAJri benetako oposizioa egitea ahalbidetuko du teknologia berriak. “Oraingoz 5G...
Category: Esker Aberlatzea
Euskal Herriko eta Venezuelako ikasleentzat selektibitate bateratua proposatu du EH Bilduk
Selektibitate-azterketa berezituek nazio zapalduen genozidio kultural eta linguistikoa sorberritzen dutelakoan, EH Bilduk proposatu du Euskal Herriko eta Venezuelako ikasleek unibertsitaterako hautaproba berdin-berdinak egitea. Horrek esan nahi du, besteren artean, venezuelarrek erantzun beharko dituztela ganboatar...
Gazte Topaguneak karpa berezi bat edukiko du zaharrak direla onartu nahi ez duten ezker abertzaleko kideentzat
Aurtengo Gazte Topagunearen nobedade nagusia aurkeztu du Ernaik prentsaurrean: “Martxoso Matxinatuen Karpa”. Lizarra-Garaziko akordioa sinatu zenerako HBko zerrenda batean aurkeztuak ziren ezker abertzaleko “gazte” horiei eskainitako espazioa izango da, publiko horrentzat bereziki prestatutako animazioekin:...
Kafearen partez, marmitako denontzat
Arnaldo Otegik salatu du EH Bilduren egoitzatik EAJren aurkako argudioen karpeta lapurtu dutela
Aurrekontuetan jeltzaleekin adostasunik lortu ez dutenez, elkarren aurkako adierazpenak egiten hasi dira EAJ eta EH Bildu, baina ezkerreko subiranisten koalizioak problemak dauzka: desagertu egin da EAJren aurka azken hamarkadetan erabili izan dituzten argudioak jasotzen...
“Sektarioak bai, baina ez horrela” lelopean, unibertsitatera itzuliko dira IAren egungo ildoa babesten ez duten militante ohiak
Leioan egindako prentsaurreko masibo baten bidez Ikasle Abertzaleetako zenbait militante ohik adierazi dute “unibertsitatean matrikulatzeko asmo irmoa” daukatela, gaur egungo IAri erakusteko gauzak nola egin behar diren. “Sektarioa” iruditzen zaie egun IAk hartu duen...
Otegi eta Zapatero Txillarren elkartu dira, jendeari horrelako bilerak inporta zitzaizkionean bezala
Arnaldo Otegik eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok ezkutuko bilera egin zuten irailean Elgoibarko Txillarre baserrian. Bileraren xedea “elkar ezagutzea” zela esan duten arren, ezker abertzaleko iturriek Beranduegiri esplikatu diotenez, bi politikariek beren buruari egindako...
EH Bilduk Nairo Quintana fitxatuko du hurrengo hauteskundeak irabazteko
Koalizioak jakitera eman duenez, Nairo Quintana txirrindularia izango da hurrengo hauteskunde kanpainan EH Bilduren liderra. Fitxaketa egitean, kontuan hartu dute Quintanaren “irabazteko grina”, baita txirrindularitza-zaleak harritzeko daukan gaitasuna ere. “Gure orain arteko hautesleak konbentzitzeaz...
“Sozialismoaren alde bozkatu dugu, orain independentzia bakarrik falta da”, adierazi du EH Bilduk
Espainiako Kongresuan PSOEren zentsura mozioaren alde bozkatu ondoren, “ezker abertzalearen helburu historiko bat lortuta dago” EH Bilduren ustez. “Guk beti defendatu ditugu independentzia eta sozialismoa: bigarrena lortu dugu. Orain, independentzia” irakur daiteke koalizioak prentsari...
“Baietza sortzen” leloarekin, ezker abertzaleak jada erabili ditu ‘Izarren hautsa’ kantako hitz guztiak
1980ko hamarkadan ezker abertzalearen ikur bilakatu zen Xabier Lete Eusko Alkatasunako traidore, poeta eta kantariaren Izarren hautsa ereserkiak eman du jada berea. Ez dago gehiago zukutzerik, Sortuk iragarri ostean “Baietza sortzen” lelopean egingo duela...