Category: Euskal tedespista

Kokaina utzi nahi dutenen %70ek dio ETBko elurteen albisteek ez dutela laguntzen

Elur kontuetarako aditu berria fitxatu du ETBk negu honetan. Irudian, lehen konexioa Andra Mari Zuriaren plazatik.

“Kazetariak Pagozelain ikusi eta dardarka hasten naiz, ziminoak jota”, esplikatu du Farlo Abio de Pitxumin gasteiztarrak. Urte berriarekin kokaina esnifatzeari utzi nahi zion eta horretarako  mentalki prestatzen ari zen: “Koadrila berria ere egin dut,...

Jarrai-Segi

EAEn ere 155a aplikatzeko eskatu du EH Bilduk, “Ertzaintzaz, ETBz eta Urkulluz libratzeko”

Ildo berria sozializatzeko Beren Esku Dago mugimendu autonomoa sortu du EH Bilduk.

EAEn ganorazko 155 bat indarrean jartzea da Euskal Herriak bere askapen borrokaren fase honetan behar duena, adierazi du Zoraida Santxez de Andramari EH Bilduko estrategia politiko sakoneko arduradunak. “Hartara, fuera Urkullu, Ertzaintza eta ETB”,...

Jarrai-Segi

“Turismoaren apologia” leporatuta EITBko kupula atxilotu dute

EITBko zuzendari Maite Iturbe atxilotzen lehena izan da.

Polizia-operazio garrantzitsua egin dute aste honetan Euskal Herrian: EITBko buruzagi gehienak eta informatiboetako arduradun nagusiak atxilotu dituzte, “turismoaren apologia” egitea leporatuta. Poliziaren arabera, atxilotuek hainbat ekintza goratu dituzte, azkenaldian herritarrak izutu dituztenak, hala nola,...

Jarrai-Segi