Adituek nabarmendu dutenez, urrats logikoa da, kontuan izanda geroz eta diferentzia gutxiago dagoela bi erkidegoen artean Iñigo Urkulluren hizkuntza-politikari esker.
Category: Gelzaleak
Eusko Jaurlaritzaren azken soziometroaren arabera, EAJk hauteskundeak irabazten jarraituko luke La Manadakoak lehendakarigai jarriko balituzte ere
Ikertzaileen arabera, misterio bat da nola oraindik jendeak beste alderdiei botoa ematen dien, nork irabaziko duen beti hain argi egonda.
EITB Focusen arabera, jendeak ez ditu inkestak ongi erantzuten eta horregatik ateratzen dira emaitzetan EAJ ez diren alderdiak
Gizaker etxeak egindako azken inkestaren arabera, AEBetako hauteskundeak EAJk irabaziko lituzke orain egingo balira.
Uztailaren 12ko hauteskundeetan EAJren boto-paperak bakarrik jarriko ditu Jaurlaritzak, “kutsadura saihesteko”
Nekane Murga Osasun sailburuak adierazi du 600 euroko isunak jarriko dizkietela beste alderdiei botoa ematen harrapatzen dituztenei, osasun publikoaren aurkako atentatuak egiteagatik.
Osasunaren Mundu Erakundeak ohartarazi du koronabirusa betirako gera daitekeela gure artean, EAJ bezala
Txerto bat aurkitzeko aukera deskartatzen ez den arren, uztailean jeltzaleek berriz ere hauteskundeak irabazteko arriskuaz ohartarazi dute medikuek.
EAJk adierazi du “normaltasun berria” baino nahiago duela “normaltasun zaharra”, baina hala ere paktuetarako prest agertu da
Iñigo Urkulluk kritikatu du, orain gehiegi nabaritzen dela EAEren autonomia makil puntan pintxatutako mokordo bat dela, eta pixka bat disimulatzeko eskatu dio Pedro Sanchezi
Euskal Irrati Telebatzoki
Estatutu Berriaren bila ari dira erreskate taldeak Zaldibarko zabortegian
EAErentzat erabakitzeko eskubidea aurreikusten zuen estatutu berria Zaldibarko zabortegian lurperatuta egon daitekeela iragarri du aste honetan Eusko Jaurlaritzak komunikatu labur baten bidez. Lakuako gobernuaren arabera, hauteskundeak deitzear zeudenean bota zuten zakarrontzira eta “Euskadirentzat arriskutsuak...
Beste ustelkeria kasu bati esker, EAJk 6 puntu irabazi ditu inkestetan
EAJk irabaziko lituzke Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hurrengo hauteskunde autonomikoak Gizoker etxeak urtarrilean egindako inkestaren arabera. Alderdiko hainbat kidek diru publikoa beraien enpresetara desbideratu zutela argitaratu ostean egin da inkesta, eta aditu guztiak bat...
Andoni Ortuzarrek EAEko Podemos erosi du merkealdietako prezio ezinhobeei esker
Barakaldoko Megaparken urteko pagotxa aurkitu du aste honetan Andoni Ortuzar EAJko presidenteak: EAEko Podemos erdi prezioan zegoen Decathloneko apal batean eta bi aldiz pentsatu gabe eraman du etxera. “Mendiko bota batzuk behar nebazan urtean...