Category: Gure iparra

Hegoaldekoen mendekua: Maulen gipuzkeraz bertso-kantari

Indigenekin konektatu nahian, bertso-saiorako arropa ere tentuz aukeratu zuten zenbait bertsolarik.

“Bai, bai, mezu ofiziala lurraldetasunaren kontua eta hori guztia da, baina finalerdi bat Maulera eramatearen benetako arrazoia mendekua besterik ez da”, aitortu dio Beranduegiri Bertsozale Elkarteko iturri anonimo batek; “urte askoan engainatu gaituzte Hegoaldekook...

Jarrai-Segi

Non eta Senperen egin dute aurten Herri Urrats

Euskara eta euskal kulturaren egarriz hurbildu ziren milaka lagun Senpererat.

Ezustekoa eman nahian, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak Senpereko aintziraren ingurua hautatu du aurtengo Herri Urrats egiteko. “Tokia oso ederra izateaz gain, antzeztokiak jada muntatuta  aurkitzea erabakigarria izan da oraingoan Senpere aukeratzeko; horietako batean Niko Etxart...

Jarrai-Segi

MASKARADETAKO AZKEN ALBISTEAK

Erandioko Iñaki mutil jator eta ohituren zalea, buhame eta kauteren azpian. “Ederra izan da maskaradak hain hurbiletik ikustea”, esan digu gero, ospitaleko ohetik.

Allande Uros Mukilüçe berriemaile bereziaren eskutik: – Maskaradetara zihoan Barakaldoko autobusaren GPSa lehertu egin da Altzürükü hitza sartzen saiatzean. – Hegoaldeko manex batek dirua itzul diezaiotela eskatu du, ez duelako tutik ere ulertu. “Euskaraz...

Jarrai-Segi