Miren Gorrotxategik esan duenez, taberna betetzeko gai direla ikusi dute, pertsonen artean metro eta erdiko distantzia mantenduz, hori bai.
Category: Ahal dugu?
Elkarrekin Podemosen Power Rangerrek adierazi dute PSOEri emango diotela botoa
Bitartean, ezkerreko koalizioko komunikazio taldea forma berriak bilatzen ari da mundu guztiaren aurrean barregarri gelditzeko.
Podemosek zerbait aldatuko duela uste duen azken pertsona babestu beharreko espezieen zerrendan sartu du Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak
Erakunde ekologistek azaldu dutenez, ia ezinezkoa izango da bizirautea, espeziea desagerrarazten ari den harrapariak Podemoseko buruzagiak baitira.
Andoni Ortuzarrek EAEko Podemos erosi du merkealdietako prezio ezinhobeei esker
Barakaldoko Megaparken urteko pagotxa aurkitu du aste honetan Andoni Ortuzar EAJko presidenteak: EAEko Podemos erdi prezioan zegoen Decathloneko apal batean eta bi aldiz pentsatu gabe eraman du etxera. “Mendiko bota batzuk behar nebazan urtean...
Podemos zenbat gehiago zatitu daitekeen aurreikusten saiatuko da EHUko ikerlari talde bat
Euskal Herriko Unibertsitateko Biologia eta Zientzia Politikoetako fakultateetako kideek bat egin dute ikerketa transbertsal berritzaile batean: itsas-izarren ugaltzeko modua aztertuko dute eta horrek Ernesto Laclau teorialari post-marxistaren postulatuekin daukan harremana. Ikerketaren helburua da jakitea...
Kafearen partez, marmitako denontzat
Mahal Dugu izenarekin, Nafarroako Podemosen eszisio bat jogurtak egiten hasi da
“Politika berria ezinezkoa da parlamentuan, oinarrietara itzuli nahi dugu”, esplikatu du Rafa Pastoral Nafarroako Podemoseko kide ohiak. Beste zenbait kiderekin batera (tira, bere lehengusu batekin) alderdi moretik banandu da eta erakunde propioa sortu: Mahal...
Gertakari harrigarria! Podemosen 38 ordu daramate barne liskarrik gabe
Munduko politologo onenek kezka agertu dute esplikatu ezin duten fenomeno bitxi bat dela eta: Podemosek 38 ordu darama kideen artean ostiaka aritu gabe. Alderdi morean bertan ezinegona sortu du egoerak: “Etengabeko ika-mikak gure ezaugarri...
Pablo Iglesiasek bere burua kanporatu du Podemosetik “estrategia nazionalarekin” bat ez egiteagatik
Pablo Iglesiasen eta Pablo Iglesiasen arteko tentsioak goia jo du aste honetan eta alderdi moretik kanporatu dute Iglesias. Iglesiasek (kanporatu dutenak ez, besteak) esan du onartezina dela orain arte alderdiko buruzagi izan denak Kataluniari...
Euskadiko biztanleria osoa Antartikatik bereizitako icebergera eramatea proposatu du EAJk
Estrategia politikoa errotik aldatzea deliberatu du Euzkadi Buru Batzarrak. Hona Beranduegiren erredakziora igorri duten agiria: “Euzkotarrok askatasuna lortzeko bide arinena ez da gure asaben lur maitea Espainiatik aldentzea, baizik eta dagoeneko aldenduta dagoen lurralde...